Hasiera

Bilaketa

Oianguren I.B.

Oianguren I.B. Mota: Ikastetxea
Oharrak:

Altamira auzoan dagoen ikastetxe publikoa da. DBH, Batxilergoa eta Goi Mailako Zikloa eskaintzen dira. 60ko hamarkadaren erdi aldean Ordiziako herriak bigarren hezkuntzako ikastetxe baten beharra zuen. Hau dela eta hasi ziren Udalaren eta Hezkuntza Ministerioaren arteko lehenengo harremanak. Ordukoak ditugu Ordiziako Udal Artxiboan aurki daitezkeen lehenengo proiektuak eta eztabaidak ere. Lehenengo eraikuntza proiektua 1966an Rafael de la Joya arkitektu madrildar famatuak sinatu zuen. Proiektu hura ez zen gauzatu ordea, eta urte batzuk beranduago, 1972an Ordiziako Udalak lurrak eman ondoren, 1974an, Juan Manuel Encio Cortazar arkitektu donostiarrak egindakoa onartu zen. Proiektu haren arabera 720 ikaslerentzako eraikuntza egin behar zen. Encio Cortazarrek zioenez oinplanta hirukia beharko zuen eta alde bakoitzak arlo desberdina jaso behar zuen (Gizartekoa, Hizkuntzetakoa eta Zientzietakoa). Aurrekontua 28.200.000 pezetakoa zen. Eraikuntza egin aurretik lur haiek fruta-arbolaz beteta zeuden eta, zegokien ikerketa geologikoak egin ondoren, eraikuntza lanak hasi ziren. Pare bat urte iraun zuten, gutxi gora-behera. 1976-1977 ikasturtean Beasaingo Institutupean hasi ziren lehengo taldeak. Hasierako urteetan A zen hizkuntza eredu bakarra eta 1982-83 ikasturtean D eredua ireki zen. Urteen joanarekin A eta B ereduak desagertuz joan dira eta gaur egun ikasle guztiek D ereduan ikasten dute.


Ahozkoa: Instituto (089-41)
Kokapena kartografian: D4

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
I.B. Oianguren   GFA
1992 I.B. Oianguren   Deiker
1993 I.b. oianguren   HPS
1993 I.B. Oianguren I.b. oianguren HPS
1993 I.b. oianguren I.b. oianguren HPS
1993 I.B. Oianguren I.B. Oianguren HPS
2005 Oianguren Oianguren Institutoa KI
2006 Oianguren Oianguren Institutua OM
2007 Oianguren   EJM

 

  • Zure iritzia
  • Bidali zure argazkia (1)
  • 2011-01-18 13:56:36 | Oianguren institutua
    Oianguren institutua

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli