Mota: Bideetako pasalekua
Oharrak:
Mariaraserreka, Maribaratzerrota (-a) eta Gorriñe izenez ere ezagutzen da errota hau. Sarobeaundi izeneko lekuan eraiki zen 1877an Mariaratserrota eta 1940an utzi zion garia eta artoa ehotzeari. 1990ean etxe berri bat eraiki zuten orube berean. 1577tik aurrera sarritan ageri da toponimo hau dokumentazioan. Izen bereko erreka pasatzen da etxearen ondotik eta Beasainekin muga egiten du. Mariaratserreka edo Mariarasko erreka esaten zaio. Ondorioz, erreka hau gurutzatzen duen zubiak ere Mariarats izena du. Auzo-izena ere bada eta Mariaratserrotaren inguruari dagokio. Garai batean Mariaratsaldea esaten zitzaion inguruari. Izenaren osagaiak ilunak dira, itxura batean Maria eta arats ditugu, baina ez dakigu amaiera hori zer den. Mitxelenak ere ez zuen garbi ikusten eta aipatzen zuen ez ote zen aratz “eder” hitzarekin lotu behar.
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
1752 | Puente de Mariaras | y los resttanttes doce reales por ttres dias que ocupo en un remiendo de el Puentte de Mariaras... | AGG-GAO |
1768/1862 | Mariaras | Puente de Mariaras | GPAH |
1889 | Mariaras | …junto al puente de Mariaras | OUA |
1983 | Puente de Mariarás | ...se hizo una partida de calzada de 440 estados desde la Cruz del Humilladero hasta el puente de Mariarás... | OMH |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta