Hasiera

Bilaketa

Mariarats

Mariarats Mota: Auzo integratua
Oharrak:

Mariaraserreka, Maribaratzerrota (-a) eta Gorriñe izenez ere ezagutzen da errota hau. Sarobeaundi izeneko lekuan eraiki zen 1877an Mariaratserrota eta 1940an utzi zion garia eta artoa ehotzeari. 1990ean etxe berri bat eraiki zuten orube berean. 1577tik aurrera sarritan ageri da toponimo hau dokumentazioan. Izen bereko erreka pasatzen da etxearen ondotik eta Beasainekin muga egiten du. Mariaratserreka edo Mariarasko erreka esaten zaio. Ondorioz, erreka hau gurutzatzen duen zubiak ere Mariarats izena du. Auzo-izena ere bada eta Mariaratserrotaren inguruari dagokio. Garai batean Mariaratsaldea esaten zitzaion inguruari. Izenaren osagaiak ilunak dira, itxura batean Maria eta arats ditugu, baina ez dakigu amaiera hori zer den. Mitxelenak ere ez zuen garbi ikusten eta aipatzen zuen ez ote zen aratz “eder” hitzarekin lotu behar.


Ahozkoa: Barrio baribaratza (089-41), Maiaras (016), Mariaras (008), Mariaras (009), Mariaras (020), Mariaratz (010), Maribaratza (020)
Sinonimoak: Mariaratserreka, Mariaratsaldea, Maribaratza
Kokapena kartografian: D3

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
Maribaratza Maribaratza auzoa GFA
1620 Mariaras Yten el castañal que tienen en el termino de mariaras... AGG-GAO
1768/1862 Mariaraz erreca Mariaraz erreca castañal en… GPAH
1768/1862 Mariaraz Mariaraz, castañal de GPAH
1770 Mariaras ...para un bibero nuevo que a erigido esta villa en el partido de Mariaras... AGG-GAO
1863 Mariaras   TJE
1863 Mariaganea   AGG-GAO
1863 Mariaras   TJE
1863 Mariaras   TJE
1863 Mariaraz   TJE
1863 Mariaraz-aldea   TJE
1863 Mariaraz-erreca Una heredad sita en Mariaraz-erreca AGG-GAO
1863 Mariazar   TJE
1863 Mariasar   TJE
1863 Mariaraz-erreca   TJE
1910 Mariagas aldea montazgo Mariagas aldea AGG-GAO
1910 Mariaraz Erreca Montazgo Mariaraz Erreca AGG-GAO
1910 Marianas-aldea Montazgo Marianas-aldea AGG-GAO
1910 Mariagas Heredad Mariagas AGG-GAO
1910 Mariagas erreca   AGG-GAO
1956 Marairatz   OUA
1956 Mariaratz   OUA
1983 Mariarás Se vendieron terrenos ondazilleguis hacia Arancegui, Mariarás, Iturzaeta, Ganzarain, Otadizábal y Sagastizábal. OMH
1988 Marlaras En el barrio de Marlaras, en el primer caserío iniciada la cuesta TM
1989 Mariarazerreka   ETM
1989 Mariaras   ETM
1989 Marialoiz   ETM
1989 Mariarazaldea   ETM
1992 Maribaratza Maribaratza auzoa Deiker
1993 Marairaz   HPS
1993 Mariaras   HPS
1993 Maribaratza Maribaratza auzoa HPS
1993 Maribaratza Maribaratza auzoa HPS
1993 Maribaratza Maribaratza auzoa HPS
2005 Mariaratz Alde   KI
2005 Maribaratza la presa de Mazubia (antiguamente se la conocía con este nombre) situada en la zona de “Maribaratza” SA
2006 Maribaratz   OM
2008 Mariaratz sin embargo, al observar el antiguo plano del trazado ferroviario haciendo referencia a esta zona de Mariaratz, el cual está firmado en el año 1.862, resulta que en el mismo ya aparece reflejada la palabra “molino” SA
2008 Mariaras Dª María Sarriegi Alkaiaga, nacida a su vez en el histórico caserío Erauskin zar de Beasain, situado justo sobre la ladera izquierda de dicho valle Mariaras SA

 

  • Zure iritzia
  • Bidali zure argazkia (1)

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli