Hasiera

Bilaketa

Beti Alai pilotalekua (-a)

Beti Alai pilotalekua (-a) Mota: Kiroldegia
Oharrak: Ordiziako pilotalekua Foruen pasealekuan, Zabala jauregiaren ondoan dago. Lehen lekukotasun idatzia XVIII.-XIX. mendekoa da: Juego de Pelota. Beti Alai izena, aldiz, ez dugu XX. mendera arte lekukotu: Beti-alai. Errebote jokoa gutxienez XVIII. mendearen azken herenetik aurrera ezagutzen zen Ordizian. 1770eko urriaren 2an Jose Martin Zabala Idiakaitzi, Zabala jauregiaren jabeari, lurrak eskatu zizkioten pilotan aritzeko plaza bat atontzeko: “…para ejecutar una plazuela que sirva de juego de pelota entre el nuevo camino (Madrildik Irunera zihoan errepidea) y el humilladero, extendiendo para abajo y cogiendo algún terreno de Idiburus y terraplenando en forma.” Plaza hura mende batez erabili zuten ordiziarrek. 1892ko uztailaren 7an herritar batzuk pilotaleku berri bat eraikitzeko eskatu zioten Udalari. Hartara, herriko pilotariek Beasain eta Lazkaora joan beharrean herrian geratzeko aukera izan zezaten. Eskari hura onartu ostean, pilotaleku berria aurrekoaren parean, errepidearen bestaldean eraikitzeko erabakia hartu zuen Udalak. Lanak urtebete beranduago amaitu ziren.
Ahozkoa: Fronton (089-41), Fronton (017)

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
Frontoia   GFA
1768/1862 Juego de Pelota ...tierra que empieza desde la pared de espalda de Juego de Pelota hacia Ysasondo... GPAH
1840 Juego de Pelota Recibo del tesorero Salsamendi por los gastos ocurridos en obras de la recomposicion del Juego de Pelota... AGG-GAO
1910-1916 Beti-alai Villafranca tiene bastantes medios de esparcimiento y distracción: una banda de música, otra de tamborileros costeada por el ayuntamiento, un magnífico frontón, Beti-alai, construido en 1892... GGPVN
1983 Juego de pelota   OMH
1992 Frontoia   Deiker
1993 Frontoia Frontón/Frontoia HPS
1993 Frontón Frontoia HPS
1993 Frontoia   HPS
2005 Beti Alai Beti Alai Pilotalekua KI
2005 Beti Alai nuevo frontón Beti Alai de pelota SA
2006 Beti Alai Beti Alai pilotalekua OM
2007 Pilotalekua   EJM

 

  • Zure iritzia
  • Bidali zure argazkia (1)
  • 2010-12-24 09:04:47 | Beti Alai pilotalekua, estali baino lehen
    Beti Alai pilotalekua, estali baino lehen

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli