Mota: Kiroldegia
Oharrak: Ordiziako pilotalekua Foruen pasealekuan, Zabala jauregiaren ondoan dago. Lehen lekukotasun idatzia XVIII.-XIX. mendekoa da: Juego de Pelota. Beti Alai izena, aldiz, ez dugu XX. mendera arte lekukotu: Beti-alai.
Errebote jokoa gutxienez XVIII. mendearen azken herenetik aurrera ezagutzen zen Ordizian. 1770eko urriaren 2an Jose Martin Zabala Idiakaitzi, Zabala jauregiaren jabeari, lurrak eskatu zizkioten pilotan aritzeko plaza bat atontzeko:
“…para ejecutar una plazuela que sirva de juego de pelota entre el nuevo camino (Madrildik Irunera zihoan errepidea) y el humilladero, extendiendo para abajo y cogiendo algún terreno de Idiburus y terraplenando en forma.”
Plaza hura mende batez erabili zuten ordiziarrek. 1892ko uztailaren 7an herritar batzuk pilotaleku berri bat eraikitzeko eskatu zioten Udalari. Hartara, herriko pilotariek Beasain eta Lazkaora joan beharrean herrian geratzeko aukera izan zezaten. Eskari hura onartu ostean, pilotaleku berria aurrekoaren parean, errepidearen bestaldean eraikitzeko erabakia hartu zuen Udalak. Lanak urtebete beranduago amaitu ziren.
Ahozkoa: Fronton (089-41), Fronton (017)
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
Frontoia | GFA | ||
1768/1862 | Juego de Pelota | ...tierra que empieza desde la pared de espalda de Juego de Pelota hacia Ysasondo... | GPAH |
1840 | Juego de Pelota | Recibo del tesorero Salsamendi por los gastos ocurridos en obras de la recomposicion del Juego de Pelota... | AGG-GAO |
1910-1916 | Beti-alai | Villafranca tiene bastantes medios de esparcimiento y distracción: una banda de música, otra de tamborileros costeada por el ayuntamiento, un magnífico frontón, Beti-alai, construido en 1892... | GGPVN |
1983 | Juego de pelota | OMH | |
1992 | Frontoia | Deiker | |
1993 | Frontoia | Frontón/Frontoia | HPS |
1993 | Frontón | Frontoia | HPS |
1993 | Frontoia | HPS | |
2005 | Beti Alai | Beti Alai Pilotalekua | KI |
2005 | Beti Alai | nuevo frontón Beti Alai de pelota | SA |
2006 | Beti Alai | Beti Alai pilotalekua | OM |
2007 | Pilotalekua | EJM |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta