Hasiera

Bilaketa

Aialanea (-a)

Aialanea (-a) Mota: Etxebizitza
Oharrak: Urdaneta kaleko 2 zenbakidun etxea, Zubizarreta izenez ere ezagutzen dena. Aialanea etxe-izenaren lehen aipamena 1768ko dokumentu batean aurkitu dugu. Toponimo honen osagaiak Aiala izena eta etxea adierazten duen –enea atzizkia dira. Ikus Abarienea. Aiala izeneko bi leku ditugu Euskal Herrian, bata Aiara, Arabako eskualdea, erdaraz Ayala moduan ezagutua, kantzelari famatuaren sorlekua, eta, bestea, Dulantzi ondoan, Done Jakue Bidean dagoen elizatxo erromanikoa izen hau izan zuen herrixka baten azken aztarna dena. Pedro Lopez Aiarakoa (Kexaa, 1332 - Kalagorri, 1407) poeta, historialari, idazle eta jauntxo arabarra zen. Gaztelako Erresumako kantzelaria ere izan zen. Aiara kantzelariak hasieran Gaztelako Pedro I.a erregearen alde egin bazuen ere, Gaztelako Enrike II.aren bandora pasa zen Gaztelako Gerra Zibilean. Errege berriari esker, Gasteiz eta Toledoko alkatetza eta Artziniega, Orozko eta Laudioko jaurerriak lortu zituen. Gero Gaztelako Joan I.a eta Gaztelako Enrike III.a erregeen zuzendaritzapean egon zen zenbait gerratan parte hartuz, Gaztelako Erresumako kantzelari izaten eta atzerrian erregearen itunak negoziatzen. Zubizarreta izenari dagokionez, Elgoibar eta Markina- Xemeingo deitura da eta bere osagaiak zubi hitza, zahar izenondoa eta –eta atzizkia dira. Tolosako Jabego Errejistroko indizean Zubizarreta-enea era bildu dugu.
Sinonimoak: Zubizarreta

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
1768/1862 Ayalanea Ayalanea, casa de GPAH
1861 Ayalanea Casa titulada Ayalanea OUA
1863 Alaya   TJE
1863 Zubizarreta-enea   TJE
1989 Alaia   ETM
1989 Zubizarretaldea   ETM
1993 Ayalanea   HPS
2006 Casa Zubizarreta en esta otra conocida como la “Puerta de Arriba o de Castilla”, la primera de las casas situada hacia 1.875 junto a la entrada, pero fuera del todavía insinuado perímetro amurallado, ya era la que conocemos como Casa Zubizarreta. SA
2008 Alaia también propietario en esos años de la nueva casa de pisos Alaia SA

 

  • Zure iritzia
  • Bidali zure argazkia (1)
  • 2010-12-24 08:36:40 | Urdaneta kalea. Ezkerretan Aialenea etxea ikus daiteke
    Urdaneta kalea. Ezkerretan Aialenea etxea ikus daiteke

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli