Mota: Etxebizitza
Oharrak:
San Juan auzoan dago eta armarria du. Jendeak “Zabale” gisa ezagutzen du baina izen hau aldaera bat besterik ez da. Baserriaren jatorrizko izena, agirietan aurkitu duguna, Zabala da. Izen bereko jauregia bezala, Zabalatarren familiakoa zen. Manposteria eta adreiluz eraiki zuten. Enrique IV.ak jatorrizko dorrea botatzeko agindu zuen 1456an. Gerora, XIX. mende amaieran, egun ezagutzen dugun mudejar itxurako dorrea eraiki zuten. Aipatzekoa da dorre horrek Zabala jauregikoarekin duen antzekotasuna. 1605ekoa da aurkitu dugun aipamenik zaharrena: “Cavala”, “Çavala”. Baserriak izena eman dio inguruko, aurkintzari. Lur horrek Zabalealdea izena du eta Itsasondo aldera hedatzen da. Zabalealdeko basoa izena ere bildu dugu. Zabala baserriko lurren lekukotasunak idatziz zein ahoz bildu ditugu. Idatziz Arantzegialdea, Aresi, Arkartealdea, Erdiko soroa, Erlotxo, Etxaburua, Etxazpia, Galtzadabea, Galtzadaburua, Galtzaga, Lanberri, Okorro, Okotxo, Sorotxikia, Txutxuta eta Usunbillagaldea, eta ahoz Aldapabarrena, Ausauntabasoa, Baratza, Basoaldea, Beheko soroa, Durnibidealdea, Etxaburu, Etxazpia, Intxaurzar, Intxaurzarbarrena, Lurbidealdea, Sagastitxiki, Soroandia, Soroluzea, Sorotxikia, Txara, Txokoa eta Txutxuta. Izen bereko jauregia Beheko atea edo Frantziako portalearen ondoan eraiki zuen Domingo de Zabalak XVI. mendean. Armarri ikusgarria du harlanduzko arku bikoitzaren gainean. Jende esanguratsuak ostatu hartu izan du bertan: 1615ean Espainiako Felipe III.ak eta 1782an, berriz, Artois kondeak, Frantziako Luis XVI.aren anaiak. Zabala baserrira doan bidea Zabalabidea izenez ezagutzen da. Euskaraz, bide izenak sortzeko hiru aukera izaten ditugu: 1) toponimoa+bidea, toponimo honetan ikus dezakeguna, 2) toponimoa+ko+bidea, gaur egun gehien erabiltzen dena, 3) toponimoa+ra+ko+bidea aspaldiko dokumentazioan biltzen den aldaera zaharrena. Horrez gain, San Juan auzoko 8. zenbakian bada Zabalaldea izeneko etxe bat ere.
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
Zabala | Zabala baserria | GFA | |
1605 | Çauala | ...que confinan con heredades de las casas de Çauala y Otaça... | AGG-GAO |
1605 | Cauala | ...y por otra parte al castañal del ospital y tierras de la casa de Cauala... | AGG-GAO |
1727/1741/1796 | Zavala | ...como Ynquilino que es de la casa solar de Zavala sitta en jurisdizion de esta dicha villa y confinantte a la de Lucusayn... | AGG-GAO |
1744 | Zabala | ...el codicilo de Pedro Garcia de Albisu consta que el aniversario perpetuo de veinte ducados de principal situados sobre la casa de Zabala era de su cargo... | AGG-GAO |
1768/1862 | Zavalea | Zavalea, casa de | GPAH |
1857-1862 | Zavala | NPGI | |
1859/1861/1864 | Zabala | Casería Zabala | OUA |
1863 | Zabale | TJE | |
1863 | Zavala | TJE | |
1863 | Zavala | TJE | |
1863 | Zavala | AGG-GAO | |
1956 | Zabala | caserío Zabala | OUA |
1973 | Zabala | …hermanos Jáuregui y pertenecidos del Caserío Zabala | OB |
1974 | Zabale | CG | |
1979 | Zabala | Casa Zabala | CSG |
1983 | Zavala | Al año siguiente de 1773 se construyó otro humilladero en terrenos del caserío Zavala | OMH |
1989 | Zarala | ETM | |
1989 | Zabala | ETM | |
1992 | Zabale | Zabale baserria landa arkitekturaren eredu aparta da eta bideen tajuketari loturiko testigantza dugu. | GHMG |
1992 | Zabala | Zabala baserria | Deiker |
1993 | Zabala | Zabala | HPS |
1993 | Zaballa | HPS | |
1993 | Zabala | HPS | |
1993 | Zavala | HPS | |
1993 | Zabala | HPS | |
1993 | Zavala | HPS | |
1993 | Zavala | HPS | |
1993 | Zabala | HPS | |
1993 | Zabala | Zabala (baserria) | HPS |
1993 | Zabala | Caserío Zabala | HPS |
1996 | Zabale | MTN | |
2005 | Zabale | Zabale Baserria | KI |
2006 | Zabala | OM | |
2006 | Zabale | Esta singular casería de “Zabale” es, sin embargo, una de las pocas casas blasonadas que Ordizia mantiene | SA |
2006 | Zabala | indican los lingüistas, su apelativo es una clara derivación de “Zabala”. Siguiendo a Mitxelena, la etimología del nombre quiere indicar, “extenso, plano”; | SA |
2007 | Zabala | EJM | |
2008 | Zabale | ZABALE.- Siguiendo a Koldo Mitxelena, si Zabale emana de Zabala, esta casa armera —como no podía ser de otra forma—, también es cuna y raíz de los Zabala palaciegos de la Villa | SA |
2008 | Zabala | ZABALE.- Siguiendo a Koldo Mitxelena, si Zabale emana de Zabala, esta casa armera —como no podía ser de otra forma—, también es cuna y raíz de los Zabala palaciegos de la Villa | SA |
2008 | Zabale | Hor dauzkagu Aizpuruetxeberri, Arramendi, Arantzegi, La Granja, Oiangu-txiki, Otatza, Usunbila eta Zabale. | SA |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta