Hasiera

Bilaketa

Usunbillaga

Usunbillaga Mota: Kalea
Oharrak:

Baserri honen jatorrizko izena Osinbiribilaga da. Ahoz “Usumilla” edo “Usunbilla” esaten diote. 1775ekoa da topatu dugun aipamenik zaharrena. Izen bera du Txindoki etxaldearen atzeko kaleak ere. Osinak erreka eta ibaietan dauden ur putzuak dira, sarritan bainatzeko erabili izan direnak. Baserri honetako lurren lekukotasunak idatziz zein ahoz bildu ditugu. Idatziz Beheko soroa, Etxaburua, Erlotxo eta Garagartza. Ahoz, aldiz, Etxeatzea, Etxaburua, Goiko txoko, Iturritxoko, Kaminogaña eta Mirandaola. Baserriaz gain, Usunbillaga izeneko kalea ere badago Ordizian.


Kokapena kartografian: D4

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
2007 Usunbillaga kalea   KI

 

  • Zure iritzia
  • Bidali zure argazkia (1)

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli