Mota: Etxebizitza
Oharrak: Arramendi kaleko 25 zenbakian dago. Urtzi euskal mitologiako pertsonaia bat da. Zeruan bizi den jainko horrek ekaitzak sortzen ditu eta ortzi izenaz ere ezaguna da. Erdi Aroan Aimeric Picaudek kristauen jainkoari izen hori ematen ziotela idatzi zuen: "...et Deus vocant urcia". Antzina gurtua izan zen eta zeru sabaiaren edo zeruko argiaren pertsonifikazioa zen. Euskarak asteko bi egun ere eskaintzen dizkio: osteguna (ortzeguna) eta ostirala (ortzirala). Urtzik bere gain hartzen ditu lurrera gidatutako eraso guztiak: euritea triste dagoenean, lainoa lotsaturik baldin badago, tximista eta trumoia haserre dagoenean, eta gau iluna lo egonez gero. Urtziren indarraren ondorioz sortutako ekaitz egoerei "in" aurrizkia jarri izan zaie euskaraz: inusterri (tximista), inhar (trumoia), iņetazi (kazkabarra), indriska (euritea), intza (ihintza), etab. Halaber, "in" aurrizkiak Inko izenarekin ere zerikusia izan dezake, Jainko hitzaren laburdurarekin alegia.
Thor, aldiz, trumoiaren jainkoa da eskandinaviar eta germaniar mitologian. Jainko hark eragina zuen kliman, uztan, justizian, bidaietan, guduetan, etab.
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta