Mota: Etxebizitza
Oharrak: Urreta izeneko hainbat etxe lekukotu ditugu Ordizian:
Urretazarra edo Urretandia izeneko etxea Goenkalen zegoen.
Urretanea, Urretatxikinea (Urretatxikia), Garagartzaotamendi eta Otamendinea etxe bera zirela uste dugu. Garagartza portalearen ondoan zegoen. Urretatxikinean Otamenditarrak bizi zirela eta, Otamendinea ere deitu izan zitzaiola uste dugu. Garagartzaotamendi toponimoa, berriz, izen bereko portalearen ondoan zegoelako hartu zuela dirudi. Urretanea, Urretatxikinea eta Otamendinea toponimoei dagokienez, aipatzekoa da abizenari lotuta ageri den –(e)nea atzizkia. Atzizki hori noren kasutik sortu zen eta denborarekin etxea adieraztera igaro zen. Ikus Abarienea.
Bestalde, lekuko baten arabera, Torresolen ondoko etxeak Urreta izena zuen. Urreta izeneko etxeak Albizturren, Ataungo San Martin auzoan, Azpeitian eta Ibarrangelun daude.
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
1662 | Urreztanea | ...la cassa de Urreztanea que es en poblacion de la dicha villa de Villafranca... | AGG-GAO |
1662 | Urretanea | ...la cassa de Urretanea que es poblazion de la dicha villa de Villafranca... | AGG-GAO |
1685 | Urretazarra | ...en razon de sesentta ducados poco mas o menos que se me esta deuiendo por los arrendamienttos de la casa de Urretazarra, que es en Goencalea de esta villa, por seis años... | AGG-GAO |
1711 | Urreta | ...se entierre en ella mi cuerpo y sino auiendo lugar sea enterra en la de la casa de Urreta... | OUA |
1716 | Urretaenea | ...y en la su cassa de Urretaenea propia de los dichos sus padres... | AGG-GAO |
1746 | Urrettenea | ...sin embargo de ser las casas llamadas Urrettenea y la de Abaria de muchas maiores combenencias que las ocupadas por mi partte... | AGG-GAO |
1768/1862 | Urretazarra | Casa llamada Urretazarra | GPAH |
1768/1862 | Urretanea maior | ...sobre la casa de Urretanea maior en el partido de Buzturdi y otra tierra heredad en el termino de Barazaeta... | GPAH |
1768/1862 | Urretanea la vieja | GPAH | |
1768/1862 | Urretanea | Urretanea, casa de | GPAH |
1768/1862 | Urretaenea | Venta de la casa de Urretaenea, su huerta y tierras en Villafranca pertenecientes al concurso de Juanes de Aranguren y doña Felipa de Aguirre... | GPAH |
1863 | Urretanea | Casa Urretanea con huerta | AGG-GAO |
1983 | Urretanea | No es esta la primera vez que hubo casa-cuartel en Villafranca. Ya el 2 de Junio de 1771 se acordó comprar con tal objeto por 300 ducados la casa Urretanea, pegante al portal de Garagarza. | OMH |
1989 | Urretanea | ETM | |
1993 | Urretanea | HPS |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta