Mota: Aurkintza
Oharrak: 1665eko dokumentu batean soilik topatu dugu leku-izen hau. 1664 eta 1665 urteetan Ugarana inguruan 1.723 lur zati (postura) banatu ziren "ondazilegi" modura.
Ondazilegi edo ondazildegi esaten zitzaien luberritzeko libre ziren auzo-lurrei. Lur haiek garrantzia handia izan zuten Gipuzkoan basoak berritzeko. XVIII. mendetik aurrera, Gipuzkoako Batzar Nagusiek ordenantza ugari eman zituzten zuhaiztiak sustatzearren. 1738ko irailaren 26an onartu zuten lehenengo araudia. Bertan, baso-berritzea sustatzeko hartutako beste hainbat erabakiren artean, herriek bertakoei kontzejuko lurretan zuhaitzak landatzeko baimena emateko aukera onartu zuten, baldintza batekin: lur haiek aprobetxatzea, betiere, kontzejuarenak zirela kontuan izanik eta zuhaitzak kendutakoan lurra kontzejuari itzultzeko betebeharra argi eta garbi jasoz. Araudi hura 1797ko Batzar Nagusietan berretsi zen. Kontzejuei herriko lugorriak herritarren artean banatzeko baimena eman zieten, zuhaitzak landatu eta fruituak aprobetxatzeko baldintzarekin. Erabiltzaileek, berriz, zerga txiki bat ordaindu behar zuten. Udalak lurrak berreskuratu zitzakeen usufruktudunei zuhaitzen balioa ordainduta.
Izen hau bera dute Dimako auzo batek eta Urdazubin sortzen den ibaiak ere.
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
1665 | Ugarana | Memoria de los ondacilleguis que se repartieron en Ugarana... | OUA |
1983 | Ugarana | El citado aņo de 1664 y el siguiente de 1665 se repartieron en concepto de ondazilleguis, 1.723 posturas de terrenos propios en Ugarana. | OMH |
1989 | Ubarana | ETM | |
1993 | Ubarana | HPS |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta