Mota: Aurkintza
Oharrak:
Leku askotan bildutako toponimoa: Arranomendia, Oiangurentxiki, Oiangurenandi, Zabala eta Majoria baserrietan lekukotu dugu. Botanikoentzat txara landare zehatz bat bada ere, toponimian adiera zabalagoa du eta zuhaitz motzez edo zuhaixkaz osatutako basoa adierazteko erabiltzen da. Txara izenaz eta izenondoz osatutako leku-izen ugari daude herrian: Txarabarrena (-a), Txarazpia (-a): Arranomendia eta Majoria baserrietako lurrak. Txarabazterra (-a): Sagastizabal baserriko lurra. Agirietan “Potxotxarea” izenarekin ageri da. Txaraerreka: 1772tik aurrera dokumentatu dugu leku-izen hau. Izen bereko erreka bat (Txaraerreka edo Txarako erreka) dago Oiangurenandi eta Oiangurentxikiko txaren artean. Txaragoena (-a): Majoria baserriko lurra. Txarazabal: agiri batean soilik topatu dugunez, ezin izan dugu kokatu.
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
1863 | Chara | TJE | |
1973 | Charo | …contiene el jaral llamado Charo o Charrea | OB |
1973 | Charrea | …contiene el jaral llamado Charo o Charrea | OB |
2008 | Charea | Charea, jaral de 333 A. 10 ca | SA |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta