Hasiera

Bilaketa

Txantxangorri

Mota: Etxebizitza
Oharrak: Iruburueta kaleko 1 zenbakian dagoen etxea. Txantxangorria (Erithacus rubecula) hegazti txiki eta moko mehea da. Papar gorrixka, bizkarralde arre-berdexka eta sabelalde zurixka ditu. Intsektuz eta animalia txikiz elikatzen da batez ere eta oso arrunta da. Txantxangorrien arrek baino ez dute papar gorria eta beraien lurrak zeintzuk diren adierazteko erabiltzen dute; horregatik, sarritan, soro eta lorategietan sartzean ageri da eta inguruko adarretan pausatzen da inguruko jabea bera dela argi uzteko.

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli