Hasiera

Bilaketa

Txakurtxulo

Mota: Basoa
Oharrak:

Izen hori dute Ordiziako etxe batek, pasadizo batek eta bi basok. Txakurtxulo izeneko etxea Jubilatuen Egoitza dagoen tokian zegoen. Pasadizoa, berriz, garai bateko arboladiko (Barrena parkea) hormaren kontra zegoen. Basoei dagokienez, bata Okorron dago, Matxinsagastitik gertu, eta bestea, aldiz, Eguteran. Azken horri Txakurbaso ere esaten zaio, lekuko baten arabera. Hala ere, ezin izan dugu bere kokapen zehatza topatu. Agirietan (XIX-XX. mendeak) ondorengo aldaerak topatu ditugu: Charco-baso, Chacurchulo aldecosoroa, Chalcorbaso, Chacurchulo, Chacorbaso.


Ahozkoa: Txakurbaso (010), Txakurtxulo (008), Txakurtxulo (018)
Sinonimoak: Txakurbaso
Kokapena kartografian: E4

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
1863 Charco-baso   TJE
1863 Chacurchulo-aldeco soroa   TJE
1863 Chacurchulo aldecoroa   TJE
1863 Chacurchulo   TJE
1910 Chalcorbaso Montazgo Chalcorbaso AGG-GAO
1910 Chacurchulo   AGG-GAO
1910 Chacorbaso Montazgo Chacorbaso AGG-GAO
1956 Chaguchulo   OUA
1989 Txurtxulloaldekosoroa   ETM
1989 Txakurtxuloaldekosoroa   ETM

 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli