Mota: Basoa
Oharrak: Gurutze baserriaren lursaila. Lur hauetan eraiki zen 1877an Mariarats errota. Toponimo honen osagaiak sarobe izena eta (h)aundia izenondoa dira. Sarobeak, ardiak eta artzainak gauez biltzen diren lekuak dira. Horrez gain, behean ukuilua eta goian saralea (belar ondua) sartzeko tokia duen etxaldea ere bada. Sarobe eta izenondoz osatutako leku-izen ugari ageri dira Ordizian:
Sarobegoikoa (-a): gaztainadi honen izenaren osagaiak sarobe izena eta –goiko atzizkia dira.
Sarobetxipi: Gurutze baserriaren lursaila. 1664tik aurrerako agirietan topatu dugu, gehienbat XVII. mendekoetan. Bokal arteko galdu ondoren sortutako Saroechipi aldaera ere bildu dugu zenbait dokumentutan.
Sarobetxipibarrena (-a): 1675eko agiri batean soilik topatu dugun leku-izena. Sarobetxikibarrena(-a) aldaera ere agertzen da agiri berean.
Sinonimoak: Sarobegoikoa
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
1863 | Sarobe-aundia | TJE | |
1863 | Sarobe-goicoa | TJE | |
1863 | Sarobi-aundia | TJE | |
1989 | Sarobegoikoa | ETM | |
1989 | Sarobiaundia | ETM | |
2007 | Sarobeaundia | Castañal de 17.056 m2 de superficie | SA |
2008 | Sarobeaundia | Sarobeaundia, castañal de 170 A. 56 ca | SA |
2008 | Sarobe aundi | El nombre del terreno sobre el que se asentó este nuevo y a la vez tardío “errota” en la zona se denominaba Sarobe aundi | SA |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta