Hasiera

Bilaketa

Plaza Nagusia (-a)

Plaza Nagusia (-a) Mota: Plaza
Oharrak: Sujetoenea eta Erdiko plaza izenez ere ezagutu izan da historian zehar. Erdaraz, berriz, “Plaza Mayor” edota “Plaza Pública” esan izan zaio. Oinplano irregularreko hormigoizko eraikina da, kapitel korintoarreko koloma eta estalkiaz osatua. Estalkiak frontoia, armarria eta harrizko lore-ontziak ditu. 1512ko sutearen ondoren Ordiziak astero merkatua egiteko pribilejioa jaso zuen. Beranduago, ordea, pribilejioaren agiria galdu zuen, ziurrenik azoka hura egiteari utzi ziotelako. 1787an Madrilgo Aravaca hiribilduko eskribautza batean jatorrizko pribilejio hura agertu zen eta Manuel Vicente Murgutio Gaytan de Ayala, Aravacako markesa, Errege-Kantzileritzan eguneratzen saiatu zen. Hala ere, azoka-pribilejio hura berritzeko egin behar izan zuen bidea luzea eta nahiko garestia izan zen. Azkenik, 1797ko irailaren 29an San Ildefonson emandako Errege-Zedularen bitartez, asteroko azoka berrezarri ahal izan zuten. Orduz geroztik, ia hutsik egin gabe ospatu izan da. 1899an tren geltokia ireki zutenean merkatura gero eta jende gehiago hurbiltzen hasi zen. Hori zela eta, Ordiziako Udalaren erabaki baten ondorioz kanpotarrek ez zuten erosketak egiteko baimenik bertakoek eurenak egin arte. Asteroko azokaren lekuko izateaz gain, beste hainbat jardueretarako ere erabiltzen da: dantzaldiak, kontzertuak, ikuskizunak, haur parkea, etab. Zezenketak ere bertan egiten ziren. Hala ere, badirudi 1684rako zezenketen kontrako jarrera hedatua zegoela inguruan, urte hartan bertan Beasaingo biztanle batzuen kontra egindako epaiketak frogatzen duen moduan. Zezenketa zapuzteko asmoz, iskanbila nahita sortzea leporatu zieten beasaindar haiei. XVI. mendean sortu zen herriko lehenengo plaza, ez ordea gaur egun ezagutzen dugun itxurarekin. Askoz ere espazio txikiagoa hartzen zuen. Bertan egiten zen merkatua asteazkenero. Gerora, herria hazten joan zen eta merkatuak gero eta leku gehiago behar zuen. Honela, XIX. mendearen azken herenean, Udalak plaza inguruko orubeak erosteari ekin zion, etxe horiek eraitsi eta plaza handitzeko asmoz. 1925ean eraiki zuten orain ezagutzen dugun estalki modernoa.
Ahozkoa: Plaza (017), Plaza Mayor (017), Plaza Nagusia
Sinonimoak: Sujetoenea, Erdiko plaza

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
1753 Sugettoenea ...la casa nueba que a echo el señor Marques de Balmediano en la Plaza llamada Sugettoenea... AGG-GAO
1768/1862 Plaza publica   GPAH
1863 plaza Mayor   TJE
1894 Plaza mayor   OUA
1910-1916 Plaza Mayor La casa consistorial, situada en la plaza Mayor, es buena, de piedra sillería, con arcada, y labrado en la fachada lleva el escudo de la villa... GGPVN
1973 Plaza Mayor …de una distancia no superior a dos Km. a contar de la Plaza Mayor OB
1979 Plaza Mayor En la plaza Mayor de Villafranca de Ordizia, lugar habitual de concurrencia los miércoles... CSG
1983 Plaza pública ...para construir una fuente en la plaza pública y traer las aguas de Iturzaeta... OMH
1983 Plaza Mayor Se reparó al mismo tiempo la Plaza Mayor. OMH
1989 Plaza   ETM
1992 Plaza Nagusia Plaza Nagusiak herriaren erdia betetzen du, eta bere berri gutxienik XVI.mendez geroztik bada. GHMG
2005 Nagusia plaza   KI
2005 Plaza pública con el único objeto de llevar agua desde el citado canal del molino hasta la misma plaza pública SA
2006 Plaza Nagusia   OM
2008 Nueva Plaza   SA
2008 "Campo roña" Erdiko plazan, "Campo roña" esaten zitzaion hartan... SA

 

  • Zure iritzia
  • Bidali zure argazkia (1)

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli