Mota: Etxebizitza
Oharrak: Txindoki kalean zegoen etxea, Bozunzamendia baserria zegoen leku berean. Otegi-enea eta Otegiņea aldaerak ere bildu ditugu. Toponimo honen osagaiak Otegi deitura eta -(e)nea dira. Izatez -ena atzizkia noren kasutik sortu zen baina geroago "etxea" adieraztera pasatu zen. Gainera, XX. mendean "-(e)ne" bihurtu zen, jabearen izen, deitura edo ezizenari gehituta ageri zaigun atzizki hau. Otegi deiturak Bizkaia eta Gipuzkoan du bere jatorria, lehenengoan Natxituan eta Ispasterren eta bigarrenean Bidania, Errezil eta Gabirian.
Ahozkoa: Oteginea (016), Otegiņea (018)
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
1863 | Otegui-enea | TJE | |
1956 | Oteguiņea | OUA | |
2008 | Otegi-Enea | ...lehen soro izandako lekuetan gaur egungo auzoak ditugu: Otegi-Enea, Altamira, Bustuntza... hor, Oria ibaiaren eskuinaldean. | SA |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta