Mota: Basoa
Oharrak: Arantzegi baserriko lurra. Toponimo honen osagaiak ondazilegi, be(he)ko, putzu, -eta eta –aldea dira eta, basoaren kokaleku zehatza ez badakigu ere, herrian zeuden ondazilegietakoren baten beheko aldean zegoen putzuren baten inguruko baso batez ari garela adierazten digute. Ondazilegiak herritarrei uzten zitzaizkien herri-lurrak dira (ikus Ugarana).
Ondazilegi edo ondazildegi esaten zitzaien luberritzeko libre ziren auzo-lurrei. Lur hauek garrantzia handia izan zuten Gipuzkoan basoak berritzeko. XVIII. mendetik aurrera, Gipuzkoako Batzar Nagusiek ordenantza ugari eman zituzten zuhaiztiak sustatzearren. 1738ko irailaren 26an onartu zuten lehenengo araudia. Bertan, baso-berritzeari zuzendutako beste hainbat punturen artean, herriek bertakoei kontzejuko lurretan zuhaitzak landatzeko baimena emateko aukera jaso zuten, baldintza batekin: lur horiek aprobetxatzea, betiere, kontzejuarenak zirela kontuan izanik eta zuhaitzak kendutakoan lurra kontzejuari itzultzeko betebeharra argi eta garbi jasoz. Araudi hau 1797ko Batzar Nagusietan berretsi zen. Kontzejuei herriko lugorriak herritarren artean banatzeko baimena ematen zitzaien, zuhaitzak landatu eta fruituak aprobetxatzeko baldintzarekin. Erabiltzaileek, berriz, zerga txiki bat ordaindu behar zuten. Udalak lurrak errekuperatu zitzakeen usufruktudunei zuhaitzen balioa ordainduta. XIX. mendearen amaieran Espainiako gobernuak ondazilegiak bere izenean ipini eta saldu zituen dirua eskuratzeko. Honek ikaragarrizko kaltea eragin zuen baserrietan, lur haiek ezinbestekoak baitziren eta herri lur haiek jauntxoen eskuetara itzuli ziren.
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
2008 | Ondatilleguibecoputzuetaaldea | Por último Ondatilleguibecoputzuetaaldea, otro castañal sin extensión definida | SA |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta