Hasiera

Bilaketa

Oiangurentxiki

Oiangurentxiki Mota: Etxebizitza
Oharrak:

Laiotzan dago. Toponimo honen osagaiak oihan eta –guren (ederra) dira, Basoeder alegia. Ahoz Oiangu esaten bazaio ere, agirietan Oianguren forma bildu dugu. XVIII. mendetik aurrerako agirietan lekukotu dugu izen hau eta Izaal edo Zeama idazten ez dugun bezala, izena bere osotasunean gorde behar da gure historiarekiko eta deiturekiko harremana gal ez dadin. Ingelesez Elei eta Frisko eta gaztelaniaz Zebiya eta Güerba esan arren, denok dakigu idatziz Los Angeles, San Francisco, Sevilla eta Huelva izenak erabiltzen direla. Garai batean Oiangurenaldea ere deitzen zitzaion paraje honi, bertan baitaude Oiangurenandi eta Oiangurentxiki baserriak. Oiangurenandi baserriko lurren lekukotasunak idatziz zein ahoz bildu ditugu: Burdingarin, Elutzeta, Enekata, Errekatxarra, Etxaburua, Etxeburuko gaztañaria, Etxeondoa, Juanpolita, Linaputzueta, Mutegiko erloa, Mutegiko gaztañaria, Oiangurentxikiko hariztia, Otari, Sagastia, Sagastitxiki, Txara eta Urkizuriko belardia. Oiangurentxiki baserrikoak, aldiz, ondokoak dira: Aizpurubasoa, Albitsualdea, Beheko sagastia, Elutzeta, Errekaldea, Estradazarra, Gaztañariandia, Gaztañaritxikia, Lartxei, Lurberri, Malkorra, Otasoro, Txara, Urkizuri eta Zelaiberri.


Ahozkoa: Oiangutxiki (006), Ollangutxiki, Oyangutxik (089-41), Oyangutxiki (001), Oyangutxiki (003)
Kokapena kartografian: E4

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
Oianguren txiki   GFA
1606 Oyangurenchipi Ytem la su cassa de Oyangurenchipi con todo su pertenecido... AGG-GAO
1630 Oyanguren chipi Delante de la cassa y caseria de Oyanguren chipi que es en termino y jurisdicion de dicha villa de Villafranca... AGG-GAO
1708 Oyanguren chipi Ytten la su cassa de Oyanguren chipi con ttodo su perttenecido, manzanal, castañal y xaral... AGG-GAO
1708 Oyanguren de susso Ytten tiene de rezeuir en Domingo de Yrastorza cassero de Oyanguren de susso de resta de quenttas de castaña y otras cossas... AGG-GAO
1708 Oyanguren chiquia Dijeron que las casas llamadas Arranomendia, Oyanguren chiquia y otra casa en la plaça de la dicha villa... AGG-GAO
1857-1862 Oyangúren-chiqui   NPGI
1859/1861/1864 Oyanguren chiquia caserío Oyanguren chiquia OUA
1863 Oyangurenchiquia   AGG-GAO
1863 Oyanguren chiquia   TJE
1910 Oyanguren chiqui   AGG-GAO
1956 Oyanguren chiki   OUA
1973 Oyanguren-chiqui ...terrenos llamados Elozueta, Enecata, y Oyaguren-chiqui OB
1974 Oyanguren Txiki   CG
1978 Oyangu-txikia …a casería denominada "Oyangu-txikia" OB
1978 Oyanguren-txiki D. Domingo Unanue y Saez de Asteasu es propietario de la finca rústica "Oyanguren-txiki" u "Oyangu-txiki" OB
1978 Oyangu-txiki D. Domingo Unanue y Saez de Asteasu es propietario de la finca rústica "Oyanguren-txiki" u "Oyangu-txiki" OB
1978 Oyanguren-chiqui …la finca rústica "Oyanguren-chiqui" OB
1989 Oiangurentxiki   ETM
1989 Oiangurentxikia   ETM
1992 Oianguren Txiki Oianguren Txiki baserria Deiker
1993 Oyanguren chiqui   HPS
1993 Oyanguren-chiqui   HPS
1993 Oyanguren-chiqui   HPS
1993 Oiangurentxiki   HPS
1993 Oianguren Txiki Oianguren txiki (baserria) HPS
1993 Oianguren txiki Oianguren txiki (baserria) HPS
1993 Oianguren txiki Oianguren Txiki baserria HPS
1996 Oianguren Txiki   MTN
2005 Oyanguren Pasando revista al resto de casas solariegas de la Villa que cita este conocido historiador, también nombra los siguientes solares: Arranomendia, Arancegui, de nuevo Arancegui, Oyanguren, de nuevo Oyanguren, Arramendi A, de nuevo Arramendi, Barrenechea, de nuevo Barrenechea, Arteaga, SA
2006 Oiangurentxiki   OM
2007 Oiangurentxiki   EJM
2008 Oyanguren Chiquia Oyanguren Chiquia SA
2008 Oiangu-txiki Hor dauzkagu Aizpuruetxeberri, Arramendi, Arantzegi, La Granja, Oiangu-txiki, Otatza, Usunbila eta Zabale. SA

 

  • Zure iritzia
  • Bidali zure argazkia (1)

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli