Mota: Aisialdia
Oharrak: Laiotzan dago. Toponimo honen osagaiak oihan eta –guren (ederra) dira, Basoeder alegia. Ahoz Oiangu esaten bazaio ere, agirietan Oianguren forma bildu dugu. XVIII. mendetik aurrerako agirietan lekukotu dugu izen hau eta Izaal edo Zeama idazten ez dugun bezala, izena bere osotasunean gorde behar da gure historiarekiko eta deiturekiko harremana gal ez dadin. Ingelesez Elei eta Frisko eta gaztelaniaz Zebiya eta Güerba esan arren, denok dakigu idatziz Los Angeles, San Francisco, Sevilla eta Huelva izenak erabiltzen direla. Garai batean Oiangurenaldea ere deitzen zitzaion paraje honi, bertan baitaude Oiangurenandi eta Oiangurentxiki baserriak.
Oiangurenandi baserriko lurren lekukotasunak idatziz zein ahoz bildu ditugu: Burdingarin, Elutzeta, Enekata, Errekatxarra, Etxaburua, Etxeburuko gaztañaria, Etxeondoa, Juanpolita, Linaputzueta, Mutegiko erloa, Mutegiko gaztañaria, Oiangurentxikiko hariztia, Otari, Sagastia, Sagastitxiki, Txara eta Urkizuriko belardia.
Oiangurentxiki baserrikoak, aldiz, ondokoak dira: Aizpurubasoa, Albitsualdea, Beheko sagastia, Elutzeta, Errekaldea, Estradazarra, Gaztañariandia, Gaztañaritxikia, Lartxei, Lurberri, Malkorra, Otasoro, Txara, Urkizuri eta Zelaiberri.
Oiangurenandi baserriari Oianguren ere esaten zaio. Zabala maiorazgoari zegokion. 1622tik aurrerako agirietan topatu dugu. Andres Urdaneta bertan jaio zela esan izan den arren, oraindik orain ezin izan da frogatu.
Oiangurentxiki baserriaren aipamenak, aldiz, 1606tik aurrerako agirietan topatu ditugu. XVII. mendean “Oyanguren chipi” ageri da eta XVIII. mendetik aurrera “Oyanguren chiquia”. Ahoz Oiangutxiki deitzen zaio.
Horrez gain, Oiangurenera doan bideari Oiangurenbidea (-a) esaten zaio. Euskaraz, bide izenak sortzeko hiru aukera izaten ditugu:
1) toponimoa+bidea, kasu honetan ikus dezakeguna,
2) toponimoa+ko+bidea, gaur egun gehien erabiltzen dena,
3) toponimoa+ra+ko+bidea aspaldiko dokumentazioan biltzen den aldaera zaharrena.
Oianguren BHI: Altamira auzoan dagoen ikastetxe publikoa da. DBH, Batxilergoa eta Goi Mailako Zikloa eskaintzen dira.
60ko hamarkadaren erdi aldean Ordiziako herriak bigarren hezkuntzako ikastetxe baten beharra zuen. Hau dela eta hasi ziren Udalaren eta Hezkuntza Ministerioaren arteko lehenengo harremanak. Ordukoak ditugu Ordiziako Udal Artxiboan aurki daitezkeen lehenengo proiektuak eta eztabaidak ere. Lehenengo eraikuntza proiektua 1966an Rafael de la Joya arkitektu madrildar famatuak sinatu zuen. Proiektu hura ez zen gauzatu ordea, eta urte batzuk beranduago, 1972an Ordiziako Udalak lurrak eman ondoren, 1974an, Juan Manuel Encio Cortazar arkitektu donostiarrak egindakoa onartu zen. Proiektu haren arabera 720 ikaslerentzako eraikuntza egin behar zen. Encio Cortazarrek zioenez oinplanta hirukia beharko zuen eta alde bakoitzak arlo desberdina jaso behar zuen (Gizartekoa, Hizkuntzetakoa eta Zientzietakoa). Aurrekontua 28.200.000 pezetakoa zen. Eraikuntza egin aurretik lur haiek fruta-arbolaz beteta zeuden eta, zegokien ikerketa geologikoak egin ondoren, eraikuntza lanak hasi ziren. Pare bat urte iraun zuten, gutxi gora-behera.
1976-1977 ikasturtean Beasaingo Institutupean hasi ziren lehengo taldeak. Hasierako urteetan A zen hizkuntza eredu bakarra eta 1982-83 ikasturtean D eredua ireki zen. Urteen joanarekin A eta B ereduak desagertuz joan dira eta gaur egun ikasle guztiek D ereduan ikasten dute.
Ahozkoa: Oiangu (005), Oiangu, Oiangualdekobaso (018), Oianguko aiztia (004), Oyango (089-41), Oyangu (089-41), Oyangu (001), Oyanguko parkea (003)
Sinonimoak: Oiangurenaldea (-a)
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
1768/1862 | Oianguren | GPAH | |
1774 | Oyanguren | ...cuidado de la fuente de la Plaza publica y del jaral de hacia oyanguren... | AGG-GAO |
1863 | Oyanguren-aldea-goicoa | TJE | |
1863 | Oyanguren-aldea-becoa | TJE | |
1863 | Oyanguren aundia | TJE | |
1863 | Oyanguren aldea | TJE | |
1910 | Oyanguren aldea | Jaral Oyanguren aldea | AGG-GAO |
1983 | Oyanguren | el jaral de las partidas de Ocorro y Oyanguren, las tierras y pasto de Isasi... | OMH |
1989 | Oiangurenaldea | ETM | |
1989 | Oianguren | ETM | |
1989 | Oiangurenaldebekoa | ETM | |
1989 | Oiangurenaldeagoikoa | ETM | |
1993 | Oyanguren aldea | HPS | |
1993 | Oyanguren | HPS | |
1996 | Oiangu | MTN | |
2005 | Oianguren | Oianguren Natur Parkea | KI |
2006 | Oiangu | Camino carretil hacia Oiangu-Lazkaomendi | SA |
2006 | Oiangu | Oiangu parkea | OM |
2007 | Oiangu | EJM | |
2008 | Oyangurenaldea | el castañal Oyangurenaldea, de 68 Áreas y 24 ca | SA |
2008 | Oianguren | ...udalerriko hegoaldean altuera gutxitzen joaten da, Etxazpi-Putzuaranen, Oiangurenen... | SA |
2008 | Oiangu | SA | |
2008 | Oyangurenaldea | SA |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta