Mota: Plaza
Oharrak: Barrena jauregiaren aurrean dagoen plaza. Nicolas Lekuona Nazabal (Ordizia, 1913 – Fruiz, 1937) pintore eta argazkilari ordiziarraren omenez eman zitzaion izena. Donostian arte ederretako lehen ikasketak egin eta Madrilera joan zen aparejadore-ikasketak egitera (1933). Bertan intelektual eta abangoardia espainoleko artistekin harreman estuak izan zituen, eta beraiengandik jaso zituen espresionismo eta surrealismoaren ideia nagusiak. Ikasketak amaitu eta Donostiara itzuli zen. F. Mokoroa arkitektoarekin harremanetan, arkitektura arrazionalistaren ildotik hainbat proiektu egin zituen (1935-36). Zinea egiten ere saiatu zen eta publizitate-kartelak diseinatu zituen. Donostiako Artista Berrien lehiaketan (1933) eta, bere lagun ziren Oteizarekin eta Narziso Balenziagarekin, Gipuzkoako artista berrien erakusketan parte hartu zuen (1935). Argazki esperimentalak egin zituen, collageak eta fotomuntaketak. Pinturetan olioa, marrazkia eta teknika abangoardistak erabili zituen. Oro har, espresionismoa, kubismoa, futurismoa, dadaismoa eta surrealismoaren zantzuak ageri dira Lekuonaren obran. Gerra Zibilean hil zen.
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
1863 | Plaza de Barrena | OUA | |
1979 | Plazuela de los Mártires | La estatua de Fray Andrés de Urdaneta se encuentra situada en la plazuela de los Mártires... | CSG |
2005 | Nikolas Lekuona plaza | KI | |
2006 | Nikolas Lekuona plaza | OM |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta