Mota: Aurkintza
Oharrak:
Arantzegi eta Sagastizabal baserrietako basoa. Beasaingo mugan dago, Goitinetxeberriko lurren ondoan. Leku-izen honen osagaiak nebero eta basoa izenak dira. Neberosoroa toponimoa ere lekukotu dugu. Arantzegi baserriko soroa da. Elurzuloak edo neberak neguko elurra gordetzeko putzu edo hobi bitxiak ziren, gehienetan biribilak edo obalatuak, sakonak, harlangaitzezko hormadunak eta behealdean izotzari zerion ura isurtzeko hustubide txiki bat izan ohi zuten. Normalean mendi altuetan egiten zituzten baina, etxeetako elurzuloak ere baziren. Jauregietan egoten ziren nagusiki eta familiaren beharrizanei erantzuteko edota menditik ekarritako izotza banatzeko erabiltzen ziren. Izotz hura elikagaiak fresko mantentzeko, edariak freskatzeko, sendagai modura… erabiltzen zuten herritarrek. Langile taldeek neguan sartzen zuten elurra elurzuloetan eta ondoren zulo barruan zapaldu, trinkotu eta gogortu egiten zuten izotz bihurtu arte. Ondoren, geruzak antolatu eta lastoz, iratzez eta orbelez estaltzen zituzten banan-banan. Behin elurzulotik aterata, izotza bloketan garraiatzen zuten gauez asto gainean. Euskal elurzuloak XVI. mendetik XX. mende hasierara arte erabili zituzten eta herri jabetzakoak izaten ziren.
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
1768/1862 | Neberobasoa | Neberobasoa, termino de | GPAH |
1863 | Nebero-baso | TJE | |
1956 | Neverobaso | OUA | |
1989 | Neberobasoa | ETM | |
1993 | Nevero basoa | HPS | |
2008 | Neverobaso | El castaņal Neverobaso, de 24.300 m2 | SA |
2008 | Neverabaso | Neverabaso, robledal de 127 A | SA |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta