Mota: Kalea
Oharrak: Aita Urdaneta auzoaren atzean dagoen kalea da, Bazterretxe plazara doana. Nafarroa Beherea Ipar Euskal Herriko hiru probintzietako bat da eta Pirinio Atlantiarrak izeneko departamentuaren barnean dago. XIV-XV. mendeko idazkietan, Nafarroako erresuma bere osotasunean zegoelarik, “Tierras de Ultra Puertos” izenez ezagutzen ziren gaur egun Nafarroa Beherea osatzen duten bederatzi lurralde historikoak (Ostibarre, Orzaize, Iholdi-Irisarri-Armendaritze, Baigorri, Arrikuze, Arberoa, Landibarre, Garazi eta Agramonteko jaurerria). Gaztelak 1512-1524an burututako konkistaren ondorioz, Nafarroako bost merindade (Iruñeakoa, Zangotzakoa, Lizarrakoa, Erriberrikoa eta Tuterakoa) bere menpe hartu zituen. Seigarren merindadeak, Nafarroa Behereak, independentzia mantendu zuen 1620 arte. Frantziako koroa oinordekorik gabe geratu zenean Nafarroako Enrike III.a Frantziako errege bilakatu zen (1589). Bi erresumek errege bera bazuten ere, beren gorteei, monetari eta mugei eutsi zieten 1620an Enrike III.aren seme zen Luis XIII.ak Nafarroako erresumaren eskubideak ezeztatu zituen arte. Hala ere, foruak errespetatu zituen. Nafarroako erresumak bere erakundeak zituen, baina baita erregearekiko harremanak arautzen zituen foru nagusia ere; honen arabera, erregeak bertakoen eskubideak eta ohiturak mantenduko zituela zin egin behar zuen haiek erregearekiko leialtasuna azaldu aurretik. Frantziako Iraultzaren (1789) ondoren, foruak behin betiko galdu zituzten.
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
2005 | Nafarroa Beherea | Nafarroa Beherea kalea | KI |
2006 | Nafarroa Beherea | OM |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta