Hasiera

Bilaketa

Muzubia (-a)

Mota: Lan hidraulikoa
Oharrak: Gaur egun Eskarabilla izenez ezagutzen den inguruari Muzubia izena ere ematen zitzaion, errotako kanala zeharkatzeko zubia bertan baitzegoen. Dokumentatu dugun era zaharrena, 1568koa, soro izena da, baina, horrez gain, toponimo hau presa bat eta etxe bat izendatzeko ere erabiltzen zen. Etxe hari, Sukia eta Casa del Explote izenak ere ematen zizkioten. Gaztelaniaz ikatz zati txikiei deitzen zaie eskarabilla eta XX. mende hasieran jendea Muzubia presara joaten zen haiek biltzera. Oso arrunta da zubi-izen modura Zubimusu toponimoa erabiltzea (Beasainen, Zizurkilen, Zestoan). Baliteke toponimo honek mintzagai dugunarekin harremana izatea. Ikus Zubimusu.

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
2005 Mazubia la presa de Mazubia (antiguamente se la conocía con este nombre) situada en la zona de “Maribaratza” SA
2006 Muzubia los vecinos podían acceder a principios del siglo XX hasta la zona donde se situaba la presa de Muzubia (“de la Escarabilla”) SA
2006 Escarabilla los vecinos podían acceder a principios del siglo XX hasta la zona donde se situaba la presa de Muzubia (“de la Escarabilla”) SA

 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli