Hasiera

Bilaketa

Milagrosa

Mota: Ikastetxea
Oharrak: Egutera bidean, San Jose egoitzara iritsi aurretik ezkerretara dagoen eraikina da. Ikastetxea izan zen La Milagrosa. Karitateko Ahizpak Muxika dorrean aritu ziren irakaskuntza lanetan ospitalearen lurretan ikastetxe berria eraiki zen arte. Gurean ohikoak dira horrelako izenak. “Medalla Milagrosa” izenez ezagutzen denari egiten dio erreferentzia izen honek. 1830ean Pariseko San Vicente de Paulen Karitateko Ahizpen etxean, Ama Birjina hirutan agertu omen zitzaion Catalina Laboure ahizpari. Hirugarren aldiz ikusi eta gero, ahots batek ikusi zuena azalduz medaila bat egiteko esan zion eta horrela egin zuen. Azkenean, 1832an onartu zuten elizako autoritateek medaila hura. Medaila hari esker mirari asko gertatu omen dira. Hori dela eta, sendatzen duen medaila, salbaziorako medaila, mirariak egiten dituen medaila eta, azkenik, medaila milagrosoa deitu izan zaio.

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
2005 Milagrosa Milagrosa kalea KI
2006 Milagrosa   OM

 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli