Hasiera

Bilaketa

Mendiola

Mota: Etxebizitza
Oharrak: Abizen hau zuten bi ordiziar aipatzen dira monografia historikoan: Juan Ibaņez de Albizu y Mendiola eta Domingo de Mendiola. Lehena, Valladolideko Santa Cruz Ikastetxeko Zuzenbide Kanonikoko Kodean Katedratiko, Unibertsitate hartako errektore, Unibertsitateko Kantzelari eta Kanaria Handiko Epaile izan zen besteak beste. Horretaz gain, 1619ko apirilean, Gipuzkoako Batzar Orokorrak Ordizian bildu zirenean, Batzar Orokorretako lehendakaria zen. Bigarrena, Domingo de Mendiola, Segoviako Alkazarreko ikuskatzaile eta kontularia izan zen. Felipe II.aren garaian (1556-1598), Eskorialeko lanen ordaintzaile ere izan zen. Mendiola abizenak ondorengo herrietan du jatorria: Araban, Aramaio eta Gasteizen; Bizkaian, Dima, Ermua eta Lumon; eta Gipuzkoan, Alkiza, Altzaga, Andoain, Antzuola, Astigarraga, Azpeitia, Errezil, Eskoriatza, Irun, Legazpi eta Soraluzen.

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
1972 Mendiola Mendiola   CHG
1983 Mendiola ...contaba la Villa con palacios y casas solariegas muy calificadas y notables (...), la de Mendiola, ... OMH
1993 Mendiola   HPS

 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli