Mota: Basoa
Oharrak: XIX. mende erdialdetik aurrera dokumentatuta dago. Mendia soilik ere agertu zaigu. Toponimo honen osagaiak Mendia eta –enea dira. Izatez -ena atzizkia noren kasutik sortu zen baina geroago "etxea" adieraztera pasatu zen. Gainera, XX. mendean "-(e)ne" bihurtu zen, jabearen izen, deitura edo ezizenari gehituta ageri zaigun atzizki hau. Mendia, kontrakoa uste arren, ez da oso arrunta euskal toponimian eta izen hau duen baserri bakarra dago Gipuzkoan, Arrasaten. Horretaz gain Araban badago Aramaio (Etxaguen auzoan) eta Betolatzan; Bizkaian Atxondo (Axpe auzoan), Elorrio eta Zeanurin (Altzusta auzoan); Nafarroan Nabaskoze eta Ultzaman (Lizaso herrian) eta azkenik Nafarroa Beherean Aiherra eta Behauzen.
Etxe-izen honekin lotuta Mendianeko basoa toponimoa ere bildu dugu. Izenak berak dioen bezala, Mendianea etxearen basoa izango zen.
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta