Mota: Etxebizitza
Oharrak: 1863an oso izen antzekoa zuten bi etxe agertzen dira udal zerrendetan: Mariņea, Kale Nagusian, eta Marianea, Elkano kalean. Gaztelan ez bezala, Euskal Herrian emakumeak, nebak izan arren, etxe eta lurren jabe izaten ziren eta sarritan ageri dira etxe izenetan. Kasu honetan, litekeena da izena ez errepikatzeko funtsean berdina zen izena desberdintzea. Gaur egun jendeak uste du Maria izena erdarazkoa dela, baina Europako izena da Maria, tokian tokiko aldaera txikiekin. Gaur egun, berriz, izen hau ez da erabiltzen eta XIX. mendearen amaieran Sabino Aranak asmatutako Miren izenak zeharo ordezkatu du.
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta