Mota: Aurkintza
Oharrak: Baserrian bizitako lekuko batek esan digunez, hiru bizitza zituen eta bertan bizi zirenak Infanterriko Dukearen maizterrak ziren. Majori plaza dagoen lekuan zegoen. 1579koa da aurkitu dugun aipamenik zaharrena eta XVIII. mende amaierararte Mejoria izena ageri da:
“...como vienes del dicho don Juan Antonio de Arteaga hizo secuestro y embargo de la caseria nombrada Mejoria que es en jurisdicion de esta villa de Villafranca...” (1703, AGG-GAO, CO MEJ 1703).
Hortik aurrera Majoria nagusitzen da agirietan. Baserriaren lurretan eraiki zuten Majori kiroldegia.
Majoria baserriko lurren lekukotasunak idatziz zein ahoz bildu ditugu. Idatziz Basoberria, Etxaurrea, Kaminoazpia eta Mintegiondoa eta ahoz, aldiz, Ariztia, Luberrisagasti, Nasibaso, Pagaribaso, Sagastitxo, Sagastizarra, Soroluzea, Sorozabala, Sujetobaso, Txara, Txarabarrena eta Txaragoena.
Majoriburua izeneko soroa ere lekukotu dugu. Altamira baserria zenaren lurra zenez ezin izan dugu kokatu. Baina izenak berak dioenez, Majoria baserriaren goialdean egongo zen.
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
1751 | Majoriaburua | Quarenta y ocho reales pagados a Phelipe de Muñoa y consorttes por el cuidado del Biuero de Majoriaburua, que es de la Villa... | AGG-GAO |
2008 | Majoriburua | SA |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta