Mota: Etxebizitza
Oharrak: Kale Nagusian zegoen eta litekeena da plazatik gertu egotea. XVIII. mende amaieratik aurrerako agirietan topatu dugu. Loinatz izena eta –enea atzizkiak osatzen dute leku-izen hau. Izatez -ena atzizkia noren kasutik sortu zen, baina geroago "etxea" adieraztera pasatu zen. Gainera, XX. mendean "-(e)ne" bihurtu zen, jabearen izen, deitura edo ezizenari gehituta ageri zaigun atzizki hau. Loinatz deitura Beasaingoa da eta oso ezaguna da bertako patroia den Loinazko San Martin dela-eta. Loinazko Martin, 1566an jaio zen Amunabarro baserrian (gaur egun baserria baselizaren atzean dago) eta Japonian hil zen 1597ko otsailaren 5ean. Alcala de Henaresko Unibertsitatean burutu zituen ikasketak eta bertan jardun zuen irakasle, frantziskotar egin ondoren. Mundua ezagutzeko grinak bultzatuta, Japoniara bidaiatu zuen eta bertan behartsuenen eskubideen alde egin zuen lan.
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
1768/1862 | Loicenea | Loicenea, casa de | GPAH |
1768/1862 | Loinacenea | GPAH | |
1768/1862 | Loinazenea | Loinazenea, casa de | GPAH |
1788 | Loinacenea | ...la casa principal de Loinacenea y sus pertenecidos y unas tierras y castañal de los parages de Ocorro y Aguirrealdea que todas son en jurisdicion de esta villa de Villafranca... | AGG-GAO |
1989 | Loinazenea | ETM | |
1993 | Loinacenea | HPS |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta