Mota: Aurkintza
Oharrak: Eguterako iparraldeko tontorrean dagoen lekua. Beasainekin eta Itsasondorekin muga egiten du. Sinonimo ugari ditu toponimo honek: Leizea, Trikuareata, Trikuaskata. Lekuko gehienek Leizea izenez ezagutzen badute ere, Trikuaskata deitzen dionik ere bada. Izan ere, Trikuaskata, Preskuaskata edo Preskuaska izeneko iturria baitago bertan. Agiri zaharrenetan, XVIII. mendekoetan, “Tricuascata” eta Leizeta aipatzen dira. XIX. mendetik aurrera, berriz, “Triscuasca” eta “Leiceaga”. Leizeak haitzulo natural sakonak dira eta kareharria dagoen lekuetan agertzen dira. Leku-izen honekin lotuta Lizeagaburu edota Leizeagagaña (-a) eta Leizetako Muntitondoa (-a) toponimoak ere bildu ditugu. Lehenak Leizeagako gainari egiten dio erreferentzia eta bigarrenak, aldiz, Leizeagako mintegi baten ondoko parajeari. Trikuaskata izenean -eta atzizkia eta aska hitza ditugu amaieran eta triku animalia, Erinaceus europaeus, hasieran. Deigarria da triku hasiera hau trikuharri izenean ere agertzea.
Sinonimoak: Leizeagagaña (-a)
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta