Mota: Soroa
Oharrak:
Oiangurenandi baserriaren soroa. Liñaputzualdea (-a) eta Mutegiko erloa (-a) izenez ere ezagutzen zen lursail bera. Toponimo honen lehenengo osagaia “ehuna” adierazten duen liho hitza da, liho>liño>liña bilakatua, eta, bigarrena, azalpen gehiegirik behar ez duen putzu. Lihoa belar mota bat da eta, belar guztiak bezala, lehortzean ezin da tolestu apurtu egiten baita. Biguna izateko barruan duen almidoia kendu behar zaio eta horretarako, bildu ostean, lihoa beratzen uzten zen horrelako lekuetan bi edo hiru hilabetez. Horren ostean landareari zuntza atera ondoren izen beraz ezagutzen dugun ehuna egiten da. Ehungintzan erabili zen lehenengo fibra begetala da lihoa.
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
1973 | Lina-putsu-aldea | …contienen los terrenos llamados Lina-putsu-aldea, Munteguico, Gastañaria, Echeburuco-Gastañaria y Otari-aldea | OB |
1973 | Muteguico-erloa | …contienen las heredades llamadas Muteguico-erloa, Sagastia, Echeburua, Echeondoa y Juanpolita | OB |
1989 | Liñapuzueta | ETM | |
1989 | Muntegikoerloa | ETM | |
1993 | Liñapuzueta | HPS | |
2008 | Muteguicoerloa | Muteguicoerloa, sembradío de 693 A. | SA |
2008 | Linaputrialdea | Linaputrialdea, castañal-robledal de 548 A. y 80 ca | SA |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta