Hasiera

Bilaketa

Leizeaga

Mota: Mendia
Oharrak:

Eguterako iparraldeko tontorrean dagoen lekua. Beasainekin eta Itsasondorekin muga egiten du. Sinonimo ugari ditu toponimo honek: Leizea, Trikuareata, Trikuaskata. Lekuko gehienek Leizea izenez ezagutzen badute ere, Trikuaskata deitzen dionik ere bada. Izan ere, Trikuaskata, Preskuaskata edo Preskuaska izeneko iturria baitago bertan. Agiri zaharrenetan, XVIII. mendekoetan, “Tricuascata” eta Leizeta aipatzen dira. XIX. mendetik aurrera, berriz, “Triscuasca” eta “Leiceaga”. Leizeak haitzulo natural sakonak dira eta kareharria dagoen lekuetan agertzen dira. Leku-izen honekin lotuta Lizeagaburu edota Leizeagagaña (-a) eta Leizetako Muntitondoa (-a) toponimoak ere bildu ditugu. Lehenak Leizeagako gainari egiten dio erreferentzia eta bigarrenak, aldiz, Leizeagako mintegi baten ondoko parajeari. Trikuaskata izenean -eta atzizkia eta aska hitza ditugu amaieran eta triku animalia, Erinaceus europaeus, hasieran. Deigarria da triku hasiera hau trikuharri izenean ere agertzea.


Ahozkoa: Leitzeaga (011), Leizea (011), Leizia (009), Lezea (088-40), Lezia (009), Lizea (012), Lizia (088-40), Lizia (088-40), Lizia (009), Trikuaskata (011)
Sinonimoak: Leizea, Trikuareata, Preskuaskata, Preskuaska, Trikuaskata
Kokapena kartografian: A1

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
Lezeaga   GFA
1768/1862 Tricuascata Tricuascata, termino de GPAH
1768/1862 Tricu-ascata Tricu-ascata, termino llamado GPAH
1784 Leizeta Quinientos setenta y quatro reales por otros tantos que he suplido en lavores del vivero nombrado de Leizeta jaral y montes... AGG-GAO
1788 Leizetta ...composicion de ballados echos a las biberas de Leizetta y Ydoia... AGG-GAO
1863 Leicea   TJE
1863 Leiceaga   TJE
1863 Leiciaga   TJE
1863 Triscuasca   TJE
1863 Triscuasca   TJE
1863 Triscuascata   TJE
1889 Liceaga Celaya …punto de Liceaga Celaya o mojon OUA
1889 Liceaga   OUA
1889 Liceaga …termino llamado Liceaga o mojon OUA
1910 Triscuasqueta   AGG-GAO
1956 Leicea   OUA
1956 Trikuskata   OUA
1989 Leizeagazpia   ETM
1989 Leizeaga   ETM
1989 Lizeaga   ETM
1989 Trikuaskata   ETM
1989 Leizea   ETM
1989 Trikuareata   ETM
1989 Trikuareata   ETM
1989 Trikuaska   ETM
1989 Lezeta   ETM
1992 Leizea Leizea tontorra Deiker
1993 Tricuareata   HPS
1993 Leizea   HPS
1993 Leceta   HPS
1993 Leizea Leizea (tontorra) HPS
1993 Leizea Leizea (tontorra) HPS
1993 Leizea Leizea HPS
1993 Lezeta   HPS
1999 Leizia   MTN
2006 Leizeaga   OM
2006 Leizeaga   OM
2007 Lezeaga   EJM

 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli