Hasiera

Bilaketa

Legazpi

Legazpi Mota: Kalea
Oharrak: Garagartza portalea zegoen lekutik Plaza Nagusira doan kalea. Legazpi, hurbil dagoen herria izateaz gain, Urdanetarekin batera Filipinetara joan zen marinelaren izena ere bada. Legazpi deitura zuen arren, Zumarragako dorretxean jaio zen. Migel Lopez de Legazpi (Zumarraga, 1505 – Manila, 1572) nabigatzaile eta konkistatzaile gipuzkoarra Mexikoko eskribau eta alkate zenean, Felipe II.ak Andres Urdanetari Ozeano Barerako espedizioaren ardura eskaini zion eta hark bere osaba, Migel Lopez de Legazpi, eskoadra-almirante eta troparen jeneral izendatu zuen. 1564an itsasoratu, hurrengo urtean Barbados eta Marianak irletara iritsi eta, armarik erabili gabe, lurralde hura konkistatzea lortu zuten. Cebura iritsita, irlaren eta Espainia Berriaren arteko merkataritza sendotzen saiatu zen. Cebuko biztanleek eraso egin zioten eta, babesteko asmoz, gotorleku bat eraikiarazi zuen irlan. Pixkanaka inguruko irla guztiak konkistatuz joan ziren. Luzon irla merkataritza-gune garrantzitsua zen eta bertakoekin tregua bat sinatu ondoren, Manila hiria fundatu zuen (1571). Gainerako irlak ere bereganatu zituen eta Felipe II.aren omenez Filipinak izena eman zien. Konkistatzaile izan bazen ere, bertako jendea errespetu handiz tratatu zuen. Filipinetako gobernadore eta kapitain jeneral izan zen. Administratzaile lanetan ere nabarmendu zen: merkataritza hobetu eta Txinarekin harremanak ezarri zituen.

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
1992 Legazpi Erdi-erdian Legazpi eta Goitia kaleekiko bide gurutzea dago, hauetan zehar hurrenez-hurren Azpeiti eta Nafarroarako bideak igarotzen zirela. GHMG
2005 Legazpi Legazpi kalea KI
2006 Legazpi   OM

 

  • Zure iritzia
  • Bidali zure argazkia (1)

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli