Mota: Etxebizitza
Oharrak: San Bartolomen dago. XIX. mendeko agirietan Lasarena edota Lasaenea deitzen zaio etxe honi. Lasa izenak eta –enea atzizkiak osatzen dute etxe-izen hau. Izatez -ena atzizkia noren kasutik sortu zen, baina geroago "etxea" adieraztera pasatu zen. Gainera, XX. mendean "-(e)ne" bihurtu zen, jabearen izen, deitura edo ezizenari gehituta ageri zaigun atzizki hau. Latsa hitza gaur egun erreka esaten dioguna izendatzeko erabiltzen zen. Deitura moduan Asteasu eta Bergaran du jatorria.
Ahozkoa: Lasa-enea
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
1863 | Lasa enea | TJE | |
1863 | Lasa-enea | TJE | |
1863 | Lasarena | TJE | |
1989 | Lasaenea | ETM |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta