Mota: Aurkintza
Oharrak: XVII. eta XVIII. mendeetako agirietan soilik topatu dugunez ezin izan dugu kokatu. Ondazilegia zen (ikus Ugarana). Larraina uzta eultzitzen (uzta jo, bereziki garia, lastoa eta alea bereizteko) den leku laua da, lur irmoa eta askotan lauzatua duena. Garia jotzeko trailua erabiltzen zen. Trailua egurrezko xafla bat da, beheko aldean suharrizko puska zorrotzak dituena eta goialdea, lera baten modura, okertua duena. Eultzia larrainean zabaldu ondoren, zaldi edo idiek tiratutako trailuak igarotzen ziren gainetik. Eultzitu ondoren lortutako lasto eta aleak airera botatzen zituzten. Haize pixka bat nahikoa zen biak bereizteko.
Joan den mendeko 30. hamarkada arte lan horiek guztiak eskuz egiten ziren, baina 40ko hamarkadan sega-makina mekanikoak hedatzen hasi ziren. Hala ere, hainbat lekutan modu tradizionala erabiltzen jarraitu zuten. Alea eta lastoa bereizteko haize-makina ere asmatu zuten. Gaur egun, uzta-makinek egiten dute lan guztia.
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
1664 | Larrainchipi | Yttem en el puesto que llaman la fuentte de larrainchipi y de ella azia las Cassas de Gainzaran... | OUA |
1664 | Larrainchipi | Yttem pegante a esta parttida de sesentta postturas asta el prado de Larrainchipi... | OUA |
1752 | Larranchipi | De settecienttos y treintta y seis reales y diez maravedies que importaron los fruttos de los casttaņales de Ocorrogaņa, Burdingarin, Larranchipi y Arguinsolas y Zuarraga. | AGG-GAO |
1781 | Larrachipi | De doze reales cobraderos de martin de Arin por el fruto del castaņal de Larrachipi. | AGG-GAO |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta