Mota: Plaza
Oharrak: Barrena parkearen parean dago, errepidearen bestaldean. Joxe Migel Barandiaran 1889ko abenduaren 31an jaio zen Ataungo "Perunezar" baserrian. 1914an apaiz ordenatu zen Burgosen eta urtebete geroago, Teologian lizentziatu zen hiri hartan bertan. 1916an ekin zien etnografia eta antropologiaren esparruko lanei Aralarren. Telesforo Aranzadirekin, orduan Bartzelonako Unibertsitatean Antropologiako katedraduna zena, eta Oviedoko Unibertsitateko katedradun Enrique Egurenekin batera, lan-talde finko eta guztiz emankorra osatu zuten, “Los Tres Tristes Tigres” deitzen zieten. Aralar mendiko trikuharriak (1917), Aizkorrikoak (1918), Ataun-Burundakoak (1919), Altzaniakoak (1920), Entzia mendilerrokoak eta Soraluzeko Elosuakoak (1921), Belabieta, Urbasa eta Santimamiñeko kobazuloak (1924, 1925 eta 1931), Lumentza (1925), Ermittiako eta Gipuzkoako beste koba batzuk (1924 eta 1927), Bolinkoba (1933) eta Urtiaga-Itziarreko kobazuloak (1936) esploratu zituzten. Tartean, 1921ean, "Eusko Folklore" erakundea ere sortu zuen Barandiaranek. Lan guzti horiengatik euskal arkeologiaren aitatzat hartzen da. Euskaltzain osoa ere bazen.
Ofiziala: Joxe Miel Barandiaran plaza
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
2005 | Joxe Miel Barandiaran plaza | KI | |
2006 | Joxe Miel Barandiaran plaza | OM |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta