Hasiera

Bilaketa

Joan Amezketa

Mota: Kalea
Oharrak: Ordizia kaletik Joseba Rezola kalera doan kalea da. Enrike III.ak, Gaztelako erregeak, Joan Amezketari Enirio eta Aralar mendiak eman zizkion 1400 urtean. Emate hura ez zuten begi onez ikusi mendi haietako lurrak erabiltzen zituzten herriek. Horregatik, sortutako eztabaidei amaiera emateko, Joan Amezketak erregeak emandako eskubideak Amezketa eta Villafrancako Batasunaren esku utzi zituen urrezko 1400 florinen truke. Eskritura Ordiziako Andra Marian sinatu zuten 1409an. Hala eta guztiz ere, kale honek beste Juan Amezketa bati zor dio bere izena. Ordiziako seme honek, 1604an, erregearen idazkari zela, On Kixote Mantxakoa obrari emandako Pribilejioa sinatu zuen erregearen izenean.

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
2005 Joan Amezketa Joan Amezketa kalea KI
2006 Joan Amezketa   OM

 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli