Mota: Etxebizitza
Oharrak: Izen bereko bi etxe lekukotu ditugu Ordizian. Bata, San Bartolome auzoan dago eta, bestea, Urdaneta kalean. Izen honen lekukotasunik zaharrena XIX-XX. mendeetakoa da. Toponimo honen osagaiak Jauregi abizena eta –enea atzizkia dira. Izatez -ena atzizkia noren kasutik sortu zen baina geroago "etxea" adieraztera pasatu zen. Gainera, XX. mendean "-(e)ne" bihurtu zen, jabearen izen, deitura edo ezizenari gehituta ageri zaigun atzizki hau. Jauregi deitura oso arrunta da eta toponimo hau bere erabileraren lekuko da, hala ere, leku askotan ez da erabiltzen erdaratik hartutako palazio izenak tokia kendu baitio.
Ahozkoa: Jauregienea
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta