Hasiera

Bilaketa

Jakintza Ikastola eskolaurrea (-a)

Mota: Ikastetxea
Oharrak:

1968 urtean sortu zen Ordiziako Jakintza Ikastola. Garai hartan 50 ikasle inguru elkartu ziren Sanperio kaleko Pelotazale Elkartean. 1970ean Garagartza plazan dagoen San Jose ikastetxea erosi zuten Ikastolako bazkide eta laguntzaileen artean. Urte horretan Jakintza Ikastolak baimen baldintzatua lortu zuen bere heziketa jarduerak garatu ahal izateko. Fidel Eizagirre, Ordiziako apaiza, agertu zen Jakintza ikastolako titular bezala. 1981ean Jakintzak lokal premia larria zuela eta, Udaletxean hainbat bilera egin ondoren, Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak San Ignazio eskola publikoko lokalak erdibana erabiltzea onartu zuen. 1983an San Ignazioko eskola publikoaren eraikuntza Jakintza Ikastolaren erabilpenerako geratu zen oso-osorik, eta leku faltari lotutako arazoak neurri handian konpondu egin ziren. Aldaketa haren ondorioz, Garagartzako etxean Haur Hezkuntza soilik gelditu zen. 1993an Villa Eugeniako eraikuntza berria inauguratu zen; orduz geroztik, bertan ikasten dute Haur Hezkuntzako haurrek.


Kokapena kartografian: E4

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
2006 Jakintza Ikastola Jakintza Ikastola eskolaurrea OM

 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli