Mota: Etxebizitza
Oharrak: Barrena jauregiaren parean, Elkano kaleak eta Kale Nagusiak bat egiten duten ertzean dagoen etxea da. Izen honen osagaiak Jakes izena eta –enea dira. Lehenago esan bezala, –enea atzizkia –ena atzizkitik eratorritakoa da. Izatez, -ena atzizkia noren kasutik sortu zen; baina geroago "etxea" adieraztera pasatu zen. Gainera, XX. mendean "-(e)ne" bihurtu zen, jabearen izen, deitura edo ezizenari gehituta ageri zaigun atzizki hau. Jakesenea eraz gain, Jakes era ere bildu dugu ahoz zein idatziz, baita Xagerenea ere. Gaztelaniaz, nola ez, “Casa de Jaques” eta “Casa llamada de Jaques” erak bildu ditugu. Jakes izena Iparraldean oso erabilia izan da, eta Hegoaldean Jakue, azken hau gaztelaniazko Santiagok ordezkatu zuen arte.
Ahozkoa: Jakes
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
1786 | Xaguerenea | ...desmonte y empedrado de la calle que existe entre las casas de Peruchonea y Xaguerenea... | AGG-GAO |
1863 | Jaques | Casa de Jaques | AGG-GAO |
1979 | Jaqués | Estuvo (el Palacio de Barrena), a su vez, hasta la última guerra carlista, en comunicación por medio de una galería, con la casa llamada de Jaqués. | CSG |
1983 | Jakesenea | ...hornos en la Villa, sólo autorizó la construcción de dos fuera de la misma, en la muralla de Goen-calle entre Lazcaibar y Jakesenea. | OMH |
2007 | Jaques | Es esta construcción, más que casa, Palacio; y no podía ser menos al ser “la Casa” que junto a la de Jaques representaba a la Casa de Lazcano en Villafranca desde hacía casi tres siglos | SA |
2008 | Jaques | Casa Jaques del Infantado | SA |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta