Hasiera

Bilaketa

Iturtxobidea (-a)

Mota: Bidea
Oharrak: Garagartza plazatik Arramendi baserrietara doan bidea da. Euskaraz, bide izenak sortzeko hiru aukera izaten ditugu: 1) toponimoa+bidea, kasu honetan ikus dezakeguna, 2) toponimoa+ko+bidea, gaur egun gehien erabiltzen dena, 3) toponimoa+ra+ko+bidea aspaldiko dokumentazioan biltzen den aldaera zaharrena. Gaztelaniaz, “camino de Yturcho” toponimoa bildu dugu XVIII-XIX. mendeko dokumentazioan. 1930eko martxoaren 4an Calle de los Garages izena onartu bazen ere, 1981ean Iturtxobidea eta Astotegi kalea toponimoak proposatu zituzten bide hau izendatzeko. Erabakia noiz hartu zen ez badakigu ere, badirudi, gaur egun horrela ezagutzen baita, Iturtxobidea toponimoa ontzat eman zutela.
Ahozkoa: Iturtxo (017)

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
1768/1862 Yturcho Camino de Yturcho GPAH
2005 Iturtxo bidea   KI
2006 Iturtxo bidea   OM

 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli