Mota: Aurkintza
Oharrak: Aurkintza hau Arantzegi baserrien inguruan dago. XVII. mendetik aurrera lekukotu dugun izen honen osagaiak iturbegi eta –eta atzizkia dira. Iturbegi hitza, iturrama eta iturburu hitzen kidea da eta ura jaiotzen den lekua adierazten du, gaztelaniaz “manantial”. Toponimo hau XVII. mendeko dokumentu batean bildu dugu lehen aldiz eta lekukoekin egindako elkarrizketa batean ere bildu dugu. Beraz, oraindik ere bizirik dagoela esan dezakegu.
Bere osagaien artean Iturbegieta toponimoa duen beste leku izen bat ere bildu dugu: Iturbegietaburua. Soro-izen honen osagaiak Iturbegieta leku-izena eta –burua dira. Osagai horiei erreparatuz gero, toponimo honek Irturbegieta izeneko aurkitzaren gainari (buruari) erreferentzia egiten diola esan dezakegu.
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
1664 | Ytturbeguiettaburua | Ytten se midieron cientto y settentta y ocho postturas de castaños en el puesto llamado Ytturbeguiettaburua... | OUA |
1665 | Yturbegietaburu | ...se medieron en el puesto llamado yturbeguietaburu entre los dos caminos... | OUA |
1989 | Iturbegietaburua | ETM | |
1993 | Yturbeguieta burua | HPS |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta