Mota: Soroa
Oharrak: Toponimo honen osagaiak (H)iru, buru eta –eta atzizkia dira. Iruburueta toponimoaz gain, Yriburu, Ydiburus, Iruburu eta Idiburus leku-izenak ere bildu ditugu, besteak beste. Izen bera du Ordiziako kaleetako batek: Iruburueta. 1968an euskara batua idazteko arauak finkatzean gudu itzela sortu zen h- grafemaren inguruan eta puntu batzuetan gaur egun sinestezinak diren gauzak esan ziren, hala nola, h-ren defenzatzaileak, Villasante buru, marxista-leninistak zirela edo h- inposatu nahi zutela grekeraz ahoskatzen delako. Hala ere, jende gutxik daki Euskaltzaindiak espresuki esan zuela h ez zaiela leku izenei gehitu behar, ez bazuten lehenagotik, eta Iruzubieta zein Araneder idatzi behar dugula. Horregatik, eta izen bereko kalearen lehen testigantzetan h-rik gabe ageri delako, hobetsi dugu Iruburueta era kale hori izendatzeko.
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
1768/1862 | Ydiburus | Ydiburus, termino de | GPAH |
1768/1862 | Yrubueta | Yrubueta, parage nombrado | GPAH |
1768/1862 | Yriburu | Yriburu, termino de | GPAH |
1863 | Iruburueta | TJE | |
1989 | Idiburus | ETM | |
1989 | Iruburueta | ETM | |
1989 | Iruburueta | ETM | |
1989 | Iruburu | ETM | |
1993 | Yruburu | Yruburu o yruburueta | HPS |
1993 | Ydiburus | HPS | |
1993 | Yruburueta | Yruburu o yruburueta | HPS |
2005 | Iruburueta | gran finca llamada "Iruburueta" | SA |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta