Hasiera

Bilaketa

Idoiagagoikoa (-a)

Idoiagagoikoa (-a) Mota: Etxebizitza
Oharrak: Baserri honen izena Idoiagagoikoa den arren, Ordiziar askok Idoiaga deitzen diote, Idoiagabehekoa baserria Itsasondoko lurretan baitago. Lekuko baten arabera, Idoiagabehekoa baserriaren ondoan erromeriak ospatu ohi ziren garai batean eta inguruetako gazteak bertan biltzen ziren igande arratsaldetan. Bildu ditugun ahozko lekukotasun gehienetan bokal arteko galdu egiten da: Iyoia, Iyoyaga, Ioia, Ioiak, Ioiagoikoa… Idatzizko lekukotasunen kasuan ere, gauza bera gertatzen da XX. mendearen amaierara arte. 90eko hamarkadatik aurrerako lekukotasunetan izenaren jatorrizko forma, Idoiaga, nagusitu da. Idoiagagoikoa baserriko lurrak ziren Aberzuloa, Etxazpia, Largata, Sokono, Soromendia eta Sorotxikia. Horiez gain, Gurutzealdea izeneko bi sail ere bazituen. Baserri honen inguruko lurrek ere baserriaren izena daramate haien osagaien artean. Horren lekuko dira Idoiagaldea edo Idoiagagaina izeneko aurkintza eta Idoiagazpia izenekoa. Izen horiez gain, Idoiagaco muntitondoa, Idoiagaco muntitondo barrena, Iyoyaga aldeco otadie, Idoiagakomutitondoburua, Ioiagaldekotadie, Ioialdekotaria eta Ydoyagaco muntitondo burua, izenak ere bildu ditugu. Gaur egungo euskaldun askorentzat Idoia pertsona izena besterik ez bada ere, badira oraingoz ele hau bizirik duten euskaldunak idoi “ur baltsa” esateko darabiltenak. Izenaren beste osagaiak –aga atzizkia eta goiko posposizioa eta artikulua dira. 90eko hamarkadatik aurrerako lekukotasunetan izenaren jatorrizko forma, Idoiaga, nagusitu da. Idoiagagoikoa baserriko lurrak ziren Aberzuloa, Etxazpia, Largata, Sokono, Soromendia eta Sorotxikia. Horiez gain, Gurutzealdea izeneko bi sail ere bazituen.
Ahozkoa: Idoiaga goikoa (012), Ioia (009), Ioia (011), Ioia (012), Ioia, Ioia goikoa (011), Ioiak (010), Ioiak (011), Ioya (089-33), Ioya (089-33), Iyoya (001), Iyoya goikoa (089-33), Iyoya goikua (089-33), Iyoyaga (001)

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
Idoiaga-goikoa   GFA
1568 Ydoyaga De Martin de Munuetta cassero de Ydoyaga por los años de çincuenta y nuebe... AGG-GAO
1727 Ydoyaga En la caseria de Ydoyaga sitta en la jurisdicion de dicha villa dia, mes y año susodichos... AGG-GAO
1768/1862 Ydoiaga Ydoiada, casa de GPAH
1863 Iyoyaga-oteguinea   TJE
1889 Yyoyaga …se encuentra junto a la casa Yyoyaga OUA
1889 Idoyaga   OUA
1956 Iyoyaga   OUA
1956 Yyoyaga   OUA
1974 Iyoyaga   CG
1983 Idoyaga Juan de Isasaga, Arrue y Muxica, natural de Villafranca, era señor de las Casas solares de Isasaga, Arrúe, Muguerza, Lazcaibar-andia, Ibarra é Idoyaga... OMH
1983 Iroyaga El agua viene por terrenos de las caserías de Berakoechea, Iraola, Arozena, Iroyaga, Ichasaga, Otarizábal y Arramendi. OMH
1989 Ioiagaoteginea   ETM
1993 Idoiaga Goikoa Idoiaga Goikoa baserria Deiker
1993 Idoiaga goikoa Idoiaga Goikoa HPS
1993 Idoiaga goikoa Caserío Idoiaga goikoa HPS
1993 Idoiaga Goikoa Idoiaga goikoa (baserria) HPS
2006 Idoiagagoikoa   OM
2007 Idoiagagoikoa   EJM
2008 Idoiaga Idoiaga o Ioiaga (Conocidos cono Iyoia) SA
2008 Ioiaga Idoiaga o Ioiaga (Conocidos cono Iyoia) SA
2008 Iyoia Idoiaga o Ioiaga (Conocidos cono Iyoia) SA

 

  • Zure iritzia
  • Bidali zure argazkia (1)

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli