Hasiera

Bilaketa

Foruen pasealekua (-a)

Foruen pasealekua (-a) Mota: Kalea
Oharrak: Foruen pasealekua Kale Nagusitik Filipineta kalera doana da. Gainerako kale-izen gehienekin (garai bateko harresiaren barnean ez zeudenekin) gertatzen den modura, toponimo honen lehen lekukotasuna ere XIX. mendearen bigarren erdikoa da. 1979ko ekainaren 26an onartu zen kale-izen hau ofizialki. Euskal toponimian ohikoa da izen hau. Izan ere, foruak Erdi Aroaz geroztik Euskal Herriko bizitza politikoa eta soziala arautzen zituen ahozko eta ohiturazko legedi zaharrean oinarritutako lege-bilduma ziren. Euskaldunek, foruen arabera, zenbait eskubide indibidual edo kolektibo izan zituzten: zuzenbidezko eskubideen errespetua, bake-garaian soldadutza egin beharrik eza, zerga-erregimen berezi eta pribilegiatua, aduanako zergarik eza, etab. Bigarren Karlistada amaitutakoan, 1876ko uztailaren 21eko legearen ondorioz bertan behera gelditu ziren.

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
1863 Paseo de los Fueros   TJE
2005 Foruen pasealekua   KI
2006 Foruen pasealekua   OM

 

  • Zure iritzia
  • Bidali zure argazkia (1)

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli