Mota: Kalea
Oharrak: Ordiziako Euskal Herria kalea Txerrikale (gaztelaniaz Calle de los cerdos) izenez ere ezagutzen dute bertakoek asteazkenetan, azoka egunetan, kale horretan egoten baitziren animalia horiek. Toponimo hau XIX. mendetik aurrerako dokumentuetan bildu dugu. Erdi Aroan hiribilduko harresiaren zati bat zegoen gaur egun Euskal Herria kalea dagoen gunean.
Euskal Herria izena XVI. mendean ageri da euskaraz lehengo aldiz, Araban eta Iparraldean, Lazarragaren eskuizkribuan eta Leizarragaren Itun Berriaren itzulpenean. Koldo Mitxelenak 1968an euskal grafia bateratzea proposatu zuen arte era desberdinetan izendatu izan da. Juan Perez Lazarraga arabarraren eskuizkribuan (1564-1567) eusquel erria irakur daiteke:
… beti çagie laudatu
çegaiti doçun eusquel erria
aynbat bentajaz dotadu.(f.18)
çegayti eusquel errian dira
ederr guztioc dotadu. (f. 18 v)
çeñetan ditut eçautu
eusquel erriau oy nola eben
erregue batec pobladu.(f.18 v)
Joanes Leizarragak aldiz, heuscal herria terminoa darabil bere Testamentu Berrian (1571):
… bat bederac daqui heuscal herrian quasi etche batetic bercera-ere minçatzeco manerán cer differentiá eta diuersitatea den…
Gaztelaniaz XIX.mendetik aurrera hasi ziren erabiltzen termino hau, ordurarte, Vasconia izenez ezagutzen baitzen.
Ahozkoa: Calle de los cerdos (017), Calle Euskalerria (017), Calle Euskalerria, Txerrikale
Sinonimoak: Txerrikale
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
1863 | Euskalerria | TJE | |
1863 | Euskal-errico | TJE | |
1863 | Euskal-herria | TJE | |
1910 | Calle Euskal-Erria | AGG-GAO | |
2005 | Euskalerria | Euskalerria kalea | KI |
2006 | Euskalerria | OM | |
2008 | Euskal Herria kalea | SA | |
2008 | Txerri kalea | SA |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta