Mota: Kalea
Oharrak: Arteaga kaleko eskaileretatik Gudarien etorbidera doan kalea da. Izen hau XIX. mendetik aurrerako dokumentazioan bildu dugu. 1930eko martxoaren 4ko udalbatzan erabaki zen kale honi izen hau ematea. Izan ere, Legorretako seme zen Juan Jose Etxezarretak lurrak zituen inguru hartan.
Etxezarreta eta Arteaga kaleek bat egiten duten gunean zegoen garai batean San Pedroko portalea. Erdi Aroan hiribilduko harresiaren zati bat zegoen gaur egun Etxezarreta kalea dagoen gunean. Hori dela eta, Calle de las Cercas izenez ezagutzen zen eta horregatik 1981ean, onartu ez bazen ere, Zerkaldeta izena ematea proposatu zuten.
Ahozkoa: Calle Etxezarreta (016)
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
1863 | Calle Echezarreta | TJE | |
1863 | Echezarreta | TJE | |
2005 | Etxezarreta | Etxezarreta kalea | KI |
2006 | Etxezarreta | OM |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta