Mota: Soroa
Oharrak:
Izen honen osagaiak etxe eta buru dira. Holako toponimoetan buru hitzak “gaina” adierazten du, kasu honetan “etxe gaineko gunea” adieraziko luke. Oso toponimo arrunta da hau. Ordiziako ia baserri guztietan bildua, hala nola, Usunbillagan, Oiangurenen, Goitinetxeberrin, Zabalan, Intxaustin, Agirren, Arramendigoenan, Arranomendian, Errekalden, Arkarten eta Bionan. Horrez gain, Etxaburuko soroa ere lekukotu dugu; Oiangurenandi baserriko lurretako baten izena da. Etxaburu izena du Arramendibideko 1 zenbakia duen etxeak.
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta