Mota: Aurkintza
Oharrak: Elosegienea baserria Filipineta kalean zegoen, kale honek Santa Amalia kalearekin bat egiten duen inguruan. Bertan egokitu zuten 1894ko urtarrilaren 30ean herriko benefizentzia ospitalea. Izen hau Elosegi abizenaz eta -enea atzizkiaz osatutako izena da. Izatez -ena atzizkia noren kasutik sortu zen baina geroago "etxea" adieraztera pasatu zen. Gainera, XX. mendean "-(e)ne" bihurtu zen, jabearen izen, abizen edo ezizenari gehituta ageri zaigun atzizki hau.
Toponimo honi lotuta, Elosegialdea (-a) toponimoa ere bildu dugu. Badirudi Elosegialdea, Eloseginealdea eta Elosegibasoa izenez ezagutzen zen basoa izen bereko baserriaren inguruan zeudela.
Sinonimoak: Eloseginealdea (-a), Elosegibasoa (-a)
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
1863 | Eloseguibasoa | TJE | |
1910 | Eloseguialdea | Heredad Eloseguialdea | AGG-GAO |
1910 | Eloseguinealdea | Caserio y sembradio | AGG-GAO |
1989 | Elosegibasoa | ETM |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta